Calle Itaroburua, 5 31620 - Huarte (Navarra) / Itaroburua Kalea 5. 31620 Uharte (Nafarroa)

|

(+34) 948 337 651

|

info@huartepalaciodehielo.com

EUS

|

CAS

Istorio laburra


UHARTE IZOTZ JAUREGIA

Uharte Izotz Jauregia Nafarroako Foru Komunitateko izotz-pista iraunkor bakarra da.

Jabea Areacea Sozietatea da, hau da, Uharteko Udalaren udal-sozietate bat.

2005eko azaroaz geroztik, Uharte Izotz Jauregiak jarduera ugari eskaintzen dizkio jendeari, kirola egiteko. Gainera, bestelako aisia jarduera da, osasungarria eta jostagarria. Ikastaro hauek ematen ditugu: izotz gaineko irristaketa, irristaketa artistikoa eta hockeya; talde jarduerak, eskola jarduerak, urtebetetze ospakizunak...

Uharte Izotz Jauregia Itaroa Merkataritza eta Aisia Zentroaren ondoan dago. 2.800 m2 baino gehiago ditu luze-zabaleran, aparkalekuaz gainera.

Izotz-pistak neurri ofizialak ditu; zehazki, 56*26 m. Guztira, izotz-gune erabilgarriak 1.456 m2 ditu, eta erabat dago egokitua eta hornitua edozein kirol jarduera egiteko.

1.000 pare irristailu ditugu, neurriz 26tik 48ra bitartekoak; 150 kasko, eta era askotako material ludikoa, hala nola baloiak, sokak, konoak, pikak, stickak, ateak, etab.


NOLA IRITSI

Koordenatuak:

ETRS-89 42º 49’ 48,92” N , 1º 34’ 53,61” W

UTM 30N X: 615.934 , Y: 4.742.941

Eskualdeko autobusa:

23. linea, Itaroa Merkataritza Zentroraino iristen da.

4. linea eta 20. linea, biek ere Uharte Izotz Pistatik hurbil dute geralekua.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies