Calle Itaroburua, 5 31620 - Huarte (Navarra) / Itaroburua Kalea 5. 31620 Uharte (Nafarroa)

|

(+34) 948 337 651

|

info@huartepalaciodehielo.com

EUS

|

CAS

Urtebetetze Ospakizunak

URTEBETETZE OSPAKIZUNAK

Ospatu zure urtebetetzea oso era berezian, hau da, jolasean, askaria barne, eta patinen gainean gogotik irristatuz. Ospatu zure egun handia zure lagunekin batera, Uharte Izotz Jauregian ederki jostatuz.

Ospakizunean barne daude:

– Izotz gaineko jolasak ordu erdiz monitore batekin.
– Askaria kafetegian.
– Zure nahieran irristaketan aritzea instalazioa itxi arte.
– Oparia urteak bete dituenarentzat.

Inolako intolerantziarik edo alergiarik baduzu, esaguzu, eta zure beharren araberako askaria prestatuko dizugu.


URTEBETETZEAK INFORMAZIOA 2016/17

AUKERA: URTEBETETZEA ASTEBURUAN (OSTIRALAK/ LARUNBATAK/ IGANDEAK/ JAIEGUNAK)

Askariarekin (catering)
10 haur bitarte, 14,00 euro/haur.
11 – 18 haur bitarte, 12,50 euro/haur.
19 haur baino gehiago, 11,00 euro/haur.

AUKERA: URTEBETETZEA ASTEZ (astelehenetik ostegunera, 17:00 – 19:00, PISTA)

Askariarekin (catering)
10 haur bitarte, 13,00 euro/haur.
11 – 18 haur bitarte, 11,50 euro/haur.
19 haur baino gehiago, 10,00 euro/haur.

AUKERA: URTEBETETZEA ASKARIRIK GABE (EGUNERO)

Kafetegiko aretoa lagatzen da.
10 haur bitarte, 10,00 euro/haur.
11 – 18 haur bitarte, 9,00 euro/haur.
19 haur baino gehiago, 8,50 euro/haur.

BANAKAKO ASKARIA HAUR BAKOITZEKO:

Nocilla triangelu hirukoitz 1 + lukainka triangelu hirukoitz 1 + urdaiazpiko eta gazta pannini 2 + edaria partekatzeko (zukua, cocacola, laranjada, ura) + aperitiboa partekatzeko.

Horrez gain, txokolatea eta txurroak nahi izanez gero, … +1,00€/haur (aukerakoa)

Cateringaz gain, aukerakoa da patata-tortilla bat eskatzea 10-12 puskatakoa….. 12,50€

Gutxienez 8 haur behar dira, eta erreserbaren balioaren % 50eko fidantza ordaintzen da.

Gonbidapen-txartelak emanen dizkizugu, haurrak bere lagunei emateko.

Hona iristen direnean, taldea biltzen dugu, eta denak irristatzera sartzen dira ordu erdiz monitore batekin; oinarrizkoa erakutsi eta jolasak eginen dizkie, gero haurrak beren kasa dabiltzanean, gozatu dezaten eta pistan oreka kontrolatu dezaten.

Inolako zalantzarik baduzu, esaguzu lasai.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies