Calle Itaroburua, 5 31620 - Huarte (Navarra) / Itaroburua Kalea 5. 31620 Uharte (Nafarroa)

|

(+34) 948 337 651

|

info@huartepalaciodehielo.com

EUS

|

CAS

Ikastaroak

IZOTZ GAINEKO IRRISTAKETA

Izotz gaineko irristaketa kirol jarduera bat da. Aritzen direnei onura ugari eman diezazkieke hala gorputzaren mugimenduan (oreka, koordinazioa) nola afektiboan (autoestimua sendotzea, gauzak hobetzeko gaitasuna), jendeari aukera ematen baitio aurrerapauso nabarmenak denbora labur samarrean bizitzeko.

Hona hemen gure ikastaro guztien helburua:

*Kirol hau nola egiten den era jostagarrian ezagutzera ematea.

*Ohikoaz bestelako ingurunean (izotzean) trebatzen ikastea.

*Kirol hau segurtasunez gozatzeko behar diren teknika guztiak ikastea.

Gure ikastaroak, adinaren eta mailaren arabera daude egituratuta:

PINGUINOA: 3-5 urte.
HUSKY: 6-8 urte.
HARTZ ZURIA: 9-13 urte.
HELDUAK: a partir de 14 urte.

Adinak era orientagarrian ezarri dira kategoria bakoitzean, adin-tarte bakoitzeko garapena eta ikaskuntza-gaitasuna kontuan hartuta. Aldaketaren bat izan liteke, ikaslearen irristaketa mailari erreparatuta, eta betiere, familiek baimena emanda.

Argibide+

 

IRRISTAKETA ARTISTIKOA

Kirol modalitate honetan oreka, abiadura eta koordinazioa lantzen dira. Patinatzaileek mugimendu akrobatiko dotoreak egiten dituzte izotzaren gainean, musikaren erritmoan.

Irristaketa artistikoan aritzeko ikastaroetan izena emateko, izotz gaineko irristaketan jakin behar da-

Argibide+

 

IZOTZ HOCKEYA

Munduko talde kirolik azkarrenetakoa da.

Izotz hockeya seina jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen da (atezain bat eta bost jokalari izotz gainean).

Hockey ikastaroetan izena emateko, izotz gaineko irristaketan jakin behar da.

Argibide+

 

Argibideak, deitu 948 337 651 edo e-mail honen bidez: info@huartepalaciodehielo.com

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si contin√ļa navegando est√° dando su consentimiento para la aceptaci√≥n de las mencionadas cookies y la aceptaci√≥n de nuestra pol√≠tica de cookies, pinche el enlace para mayor informaci√≥n.

ACEPTAR
Aviso de cookies