Calle Itaroburua, 5 31620 - Huarte (Navarra) / Itaroburua Kalea 5. 31620 Uharte (Nafarroa)

|

(+34) 948 337 651

|

info@huartepalaciodehielo.com

EUS

|

CAS

Saio publikoa

IRRISTATZEKO SAIO LIBREAK

Uharte Izotz Jauregian bestelako aisia eskaintzen dizugu, osasungarria eta jostagarria.
Astelehenetik ostiralera etor zaitezke, arratsaldez, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan goizeko eta arratsaldeko saioetan. Kontsultatu gure ordutegia.

1.000 pare irristailu edo patin ditugu eskura, neurriz 26tik 48ra bitartekoak, eta era berean, kaskoak eta era askotako material ludikoa.
Segurtasun arrazoiak direla eta, derrigorrezkoa da patinatzean eskularruak eta kaskoa erabiltzea 12 urtera bitarte, eta gomendagarria da erabiltzaile guztientzat (kaskoa sarreran dago barne).

Izotz pistaren azalera izoztuak 1.456 m² ditu (56 x 26 m), eta egokia da izotz gaineko kirol eta aisia jarduera mota guztiak egiteko. Gainera, harmailetan 480 jarleku daude.

Zatoz Uharte Izotz Jauregira eta hotza bestela gozatuko duzu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies